Astekaria

 Termometroa 

Emakumeak Martxan Euskal Herrian

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2222. alea
2010-03-14
alde 0    kontra 0

Martxoaren 13a bitartean Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian zehar ere ibiliko da, emakumeen eskubideak aldarrikatuz. Euskal Herriko elkarte feministek bat egin dute munduko berrogei herritan ibiliko den Emakumeen Munduko Martxarekin. Iruñetik abiatu da eta bertan bukatuko da larunbatean. Aurten ondokoa errebindikatuko dute: lan baldintza kaxkarrak ez izatea, emakumeen aurkako bortizkeria ezabatzea, ugalketa eta sexu eskubidea, eta elikagaien subiranotasuna.

Orrialde honetatik emakumeek jasaten duten soldata desberdintasuna nabarmendu nahi dugu. Espainiako Estatuan egindako azken azterketaren arabera, emakumeek irabazten duten batez besteko soldata gizonek jasotzen dutena baino %26,3 gutxiago da. 2007ko datuen arabera, emakumeen urteko batez besteko soldata 16.943 eurokoa izan zen eta gizonena 22.780 eurokoa. Europar Batasuneko soldata arrakala handienetakoa da, Batasuneko batez bestekoa %17koa baita. Desberdintasun horren jatorriak bi dira, batik bat: emakumeek lan baldintza kaxkarragoak dituzte eta aldi baterako kontratuak (emakumeetan %25 eta gizonetan %17). Lanaldi partzialeko kontratuen %80 baino gehiago emakumeenak dira. Gainera, pobreziak, langabeziak, prostituzioak eta sexu esklabotzak emakume izena dute.

Emakumeen eskubideak errespetatzeko, besteetan bezala, politika aktiboak egin behar dira. Administrazioek eta gobernuek, alderdi politikoek, enpresariek, sindikatuek, erakundeek, eskolek, unibertsitateek, herritarrek, norberak bere ahalegina egin beharko du urtero emakumeen nazioarteko eguna beharrezkoa izan ez dadin. Horrek esan nahiko luke emakumeak gizonen pareko eskubideak lortu dituela.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia