Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Diamantea, uste baino gogorragoa

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2222. alea
2010-03-14
alde 0    kontra 0
Diamantea
Diamantea (Wikipedia (CC-BY))

Gauza jakina da diamantearekin kristala edo altzairua moztu daitezkeela. Berriki egindako ikerketa batzuen arabera, konpresio-indar handien aurrean  gogortu ere egiten dela jakin izan da. Bi laser erabiliz, diamanteak presio atmosferikoa baino milioi bat handiagoa den presioa jasan dezakeela frogatu da. Aurkikuntzak, diamanteen erabilera teknologikoan eragina izateaz gain, gure planetaren eta planeta erraldoi gaseosoen barne-izaera hobeto ulertzeko balio dezake.

Stewart McWilliams-ek eta Jon Eggert-ek zuzendutako ikerketa batean, milioi bat eta hamar milioi atmosfera arteko presiopean diamanteak urtzeko nanosegundo bat behar duela ikusteaz gain, urtu aurreko azken uneetan diamanteak izugarrizko indarra duela ere detektatu zuten. Beste ikerketa batean diamantea sei milioi atmosferatan eta 7.700ºC-tan urtzen dela ere frogatu zen. Datu horiek arrasto garrantzitsuak eman ditzakete Urano eta Neptuno planetetan, karbono likidoaren gainean, diamante-izebergak flotatzen ari direla uste dutenentzat.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza