Astekaria

 Txandan 

Aldartea

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2222. alea
2010-03-14
alde 0    kontra 0

Garai ilunpetsuetan bizi naiz, gero! Hitz xaloa txepel da gaur. Bekoki leuna, aldiz, sentiberatasunik ezaren seinale. Barregileak ezagun du ez duela albiste izugarria oraindik jaso.

Zer da, ordea, gure garai hau, non zuhaitzei buruzko solasa delitu den ia, hamaika doilorkeria isil-estaltzen baitu?

Egia da, bai: oraindik moldatzen naiz bizibidea ateratzeko. Baina sinetsidazue: txiripa hutsa da hori. Egiten dudan ezerk ez dit ase arte jateko eskubiderik ematen.

Eta, halere, jan eta edan egiten dut.

Jakintsu izan nahi nuke. Antzinako liburuetan azaltzen da zer den jakintsu izatea: munduko liskarretatik aldendu eta bizi aldi labur hau beldurrik gabe igarotzea. Horrez gain, indarkeriarik gabe moldatzen jakitea, kaltearen truke mesede egitea.

Hori omen da jakintsu izatea. Niri ezinezkoa zait hori guztia. Garai ilunpetsuan bizi naiz, zinez.

Bertold Brechtenak dira orain arteko hitzak, Jaioko diren berriei haren poematik nik nola edo hala itzul-moldatuak.

Lapurreta lotsagarria iritziko dio akaso norbaitek zutabetxo bat hala osatzeari, baina nekez aurkituko nuen nire aldartea azaltzeko hitz neureagorik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia