Astekaria

 Hiruko Txikian 

Urrunetik dator

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2221. alea
2010-03-07
alde 0    kontra 0

Ez da berria. Gaztetan Torneo Don Bosco, San Ignacio, Victor Pradera jokatzen genituen. Espainiako Futbol Federazioak jokalari onenentzat Pichichi eta Zamora ditu. Garai batean Copa del Generalisimo zuen. Orain Copa del Rey. Jokalarientzat ofizioaren parte da, Copa de Champagne jarriko balute bezala. Baina zaleek, ordaintzaile jatorrek lehiaketa ez dute ofizio. Eta futbolean bezala saskibaloian ere erregearen presentzia ereserki eta guzti desgustukoa duenez, txistuz adierazten du. Nola bestela? Eta orain ere kasualitatez, katalanak eta euskaldunak izan dira erregea eta Espainia ez dituela gogoko argiki utzi dutenak. EAEko gobernuak badu hori iraultzeko asmoa, behin baino gehiagotan haizatu duena. Eta bere horretan jarraitzeko intentzioa adierazi du, hau denborale bateko fenomenoa bailitzan. Eta hau gainditzea ez da zaila, hain beharrezkoak omen dituzten ikurrak erakustea ekiditea besterik ez dute. Aski lukete erregerik eta ereserkirik gabeko Copa del Rey jokatzea, negozio horiek ez lukete espektakulua galduko eta normaltasunez igaroko lirateke. Baina kolonizatzaileak oroz gain kolonizatua bere presentziaz gaztigatu behar du. Ongi hartua ez dela izango jakitun.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia