Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Jose Antonio Perez

“ETA nahiz Juan Carlos I.a Francoren asmakizunak dira”

Aritz Galarraga

Aritz Galarraga


2221. alea
2010-03-07
alde 0    kontra 0
(Iñigo Azkona)

Ahoan bilo bat aurkitu zuen behin eta laserrarekin kendu zioten.

Zer, zigarreta erretzen? Orain aprobetxatu, hemendik gutxira legez kanpo utziko zaituztete.

XXI. mendeko erretzaileok gara, minbiziarekiko, 80ko hamarkadako maritxuak HIESarekiko izan zirena. Hemendik gutxira aterako dira kalera Birika Zuriaren Poliziak, makila eta argi-zuziekin.

Seguru izorratzeko erretzen duzula, ezta?

Ez duzu asmatu, bada. Adikzioagatik erretzen dut.

A, ulertzen dut: umorea egin daiteke gauza guztiekin, norbere buruarekin izan ezik?

Umorea egin behar da norbere buruarekin. Mi Mesa Cojea blogean hainbat sarrera eskaini dizkiet gehien eta ondoen iraindu nauten iruzkingileei. Osasungarria da.

Grazia egiten dit umoregile esaten dizutenean; zu probokatzaile hutsa zara!

Gauza okerragoak ere esan dizkidate. Behin, adibidez, kazetari. Horrelakorik!

Gustuko dut sarri diozun gauza bat: umorea kritika dela. Baina ez dakit sinesten dizudan…
Pertsona jakin batzuk transzendentziarekin kritikatzeak intelektualki beheratzen zaitu. Adibidez, ezin duzu Pepe Blanco sozialistarekin eztabaidatu zeure burua umiliatu gabe. Gisa horretako pertsonak Jainkoaren opari dira umoregileentzat. “Ostia zaku” esaten diet nik.

Aizu, nola daramazu besteei egindako elkarrizketengatik ezagun izatearena?

Okerragoa da jendeak zu ezagutzea egunkari bat zuzendu eta behin puta batekin larrutan egiteko gerruntze gorri bat jantzi zenuelako.

ETAko burua, Jainkoa, Erregea (Espainiakoa, noski). Zer egin dizute haiek hainbeste kritikatzeko?

Hiru horiek, zehazki, nazka ematen didate, ikono faxistak direlako. ETA nahiz Juan Carlos I.a Francoren asmakizunak dira. Eta Jesukristo eskuinarena.

Feeling berezia nabaritu nuen Patxilorekin izandako elkarrizketan.

Bai, egia da. Baina azkenaldian urrundu egin gara, ardura postuetan jende ergela jartzeko daraman ildo estrategikoarekin bat ez natorrelako.

Zenbat irakurle galduko ditut elkarrizketa honekin?

Batzuk bai, baina moral onekoak besterik ez. Moral eskaseko irakurle asko irabaziko duzu, aldiz, eta hori askoz ere interesgarriagoa da (zuretzat) ikuspuntu sexualetik.

Ba, eskuin muturrekoa izateko, nahiko sinpatikoa dirudizu…

Ohetik jaikitzen naizenean baino ez nauzu eskuin muturreko. Eskubide zibilekin adiskidetu ohi naiz lehen kafearekin.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia