Astekaria

 Bertso berriak 

Jaitsi...

Xabier Paya

Xabier Paya


2221. alea
2010-03-07
alde 0    kontra 0

"PP eta PSE lan eskeintza publikoetan euskararen balioa jaistearen alde"

I
Egikaritza zailekoa da
lanpostuen esleipena
hizkuntza bada lehenesten den
aurrebaldintza zuzena.
Bi alderdik azaldu dutenez
horrekiko gaitzespena,
sorta honetan bete nahi nuke
gogoz eskatzen dutena,
ea langile finagoa den
gutxiago dakiena…
II jaitsi...
EGA pedigri-marka daukanak
badu nahikoa zimendu,
euskaraz ondo sortuko ditu
berba eta pentsamendu;
baina legea ez betetzeko
nola sortuta gauden gu,
Euskaltzaindiko azken araua
inor gutxik jakiten du
eta azkena kentzen hasita,
zertan ez gehiago kendu?
III jeitsi...
Ez dago inor euskaraz anka
iñoiz sartu ez duenik;
gainera, ez al da lizentzirik
izateko eskumenik?
“Entenditu”ren gizako hitsak
erabiltzen dira lendik…
Ni ez dut uste Txirritak iñoiz
eser ulertu zuenik
eta iñork ez du esango ark
perfil honik ez zuenik!
IV bajatu...
Ez dira orren diferenteak
español eta euskara,
idiomak patroi igualetik
sortu ez ote dira ba?

Examenetan peditzen dena
benetan, a ze pasada!
Ez da hainbeste sabitu behar
perfila lortzeko jada,
entenditzeko boluntatea
eukitzea nahikoa da.

V baja...
Aun estudiando pegar y humo,
aun teniendo un profesor,
se me llena la boca de dientes
y termino blai en sudor…
Estaba claro que los expertos
tenían ya que dar amor;
era una tocada de cuerno
tanto verbo knor-nori-nor,
bastaba bajar un poco el nivel
para entendernos mejor.
VI irakaspena
Maila jaitsi nahi izateari
negargarria deritzat,
Coca Colaren formularekin
zer antz du euskal aditzak?
Langile batek gure hizkuntza
ezin badu hartu aintzat,
edo ez du nahi, edo ez da gai,
horra dauden bi baldintzak
nik neuk nahiko ez nituzkeenak
funtzionario batentzat.

Doinua: Bogart eta Bilintx.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.com helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza