Astekaria

 Termometroa 

Gasteiz-76 Estatu terrorismoaren biktimak

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2221. alea
2010-03-07
alde 0    kontra 0

Martxoaren 3an 34 urte beteko dira Gasteizko langileen sarraskia izan zenetik. Triskantza Francoren esanetara zegoen Manuel Fragak zuzendutako polizia frankistak antolatu zuen. Sarraskiak ondorio hauek utzi zituen: bost langile hilda, zauri larriak askori, milaka langile izututa, eta greba orokorrean hainbat bozeramale atxilotu zituzten. Greba 1976an egin zen, langileen lan eta gizarte baldintzak hobetzeko. Langile batzarrek egunero heldu zioten grebari, batik bat Zaramagako elizan. Batzar horietako batean, aurrez prestatuta, poliziak eliza gaseztatu zuen, eraso eta tiro egin zuen. Izua zabaldu zen eta bost grebalari hil zituzten.

34 urte geroago, arduradunek, besteak beste orduko ministro Manuel Fragak (orain PPko presidentea) eta Martin Villak ez dute erantzukizun penalik eta politikorik. Egunez egun ETAko biktimei omenaldiak egiten zaizkie, baita Gasteizen ere. Ia alderdi politiko guztiek hartzen dute parte horietan, eta bereziki PPk eta PSOEk. Alabaina, biolentziaren ondorioak manipulatzen dituzte, ahaztuz eta bazterrean utziz frankismoaren, estatu terrorismoaren, A hirukoitzaren eta GALen biktimak. Gauza bera gertatu da Gasteizen 1976an estatu terrorismoak, bala hiltzaile frankisten bidez, masakratutakoekin. Ahazteaz eta baztertzeaz gain, ez dira estatu terrorismoaren biktimatzat hartu. PSOE-PPko politikariok eta Maixabel Lasa: Gasteizen, Euskal Herrian bezala, biktima bakarrak ez dira ETArenak, alegia Buesa eta besteak. Estatu terrorismoaren biktimak ere badaude. 1976ko Gasteizko langileak, esate baterako. Eta beste hainbat abertzale.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 2# | Pedro | 2010-03-18 14:06:52

    Barkatu, Nicolas Sartorius da. Goian txarto idatzita dago.

  • 1# | Pedro | 2010-03-18 14:04:13

    Tiroz izandako zaurituak ehundik gora izan ziren Zaramagan. Urte horretan Espainia osoan egin ziren grebak demokraziaren alde. Liburu bat gomendatu nahi dut, "El final de la dictadura". Nicolas Sartotiusek eta A. Sabiok idatzia. Langileriaren garrantzia azaltzen dute eta nola pasatu ginen diktadura batetik demokraziara.

Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia