Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-07-29 12:11:05
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2010-03-07 -- 2221.zenb

Elebitasun pasiboa

artikulu nagusira itzuli
Oskar Elizburu, AEK-ko irakaslea


Ardura ikaslearena: “Ikasleek beldur eszenikoa dute: ‘Erakusten badut euskaraz zerbait ulertu dudala usteko dute dena ulertzen dudala eta ez da horrela...’. Lotsa sentitzen dute. Guk argi eta garbi esaten diegu ardura beraiena dela, harro adierazi behar dute euskara ikasten ari direla eta laguntza behar dutela. Besteek gaztelaniaz egiten badiete beraien ardura da esatea: ‘Euskaraz egin nahi dut, egidazu euskaraz’”.

Euskaldunak zer? “Erosoena gaztelaniaz egitea da, elebidunak baikara. Baina ikasten ari denari adierazi behar diogu gu laguntzeko prest gaudela. Lagundu beldurra kentzen, ezina arintzen. Esan gauzak poliki-poliki, errepikatu, adierazi keinuz ulertu diozula... Adierazi ez digula axola denbora gehiago pasatzea”.

Euskaldun pasiboa: “Ez zait gustatzen termino hori. Pasiboak dira baldin eta ez badute baliatzen euskaraz egiteko duten aukera. Pasiboa baino, maila aktibo asko daude. Pasiboa izatekotan gizartea da, ez gara konturatzen zein potentzial dagoen euskararen erabilera igotzeko. Ez dugu baliatzen. Taldean denak euskaldunak eta bat erdi erdalduna baldin badago zer egiten dugu? Erdaraz. Eman diezaiogun dakien apur hori erabiltzeko aukera, edo guk euskaraz egin”.

Errespetua: “Errespetuaren kontua sartu ziguten buruan: ‘Gaixoa ez da moldatzen eta erdaraz egingo diot’. Euskaraz ikasten ari denari euskaraz egiten badiogu ez dugu ataka estuan jartzen, zubiak eraikitzen ari gara. Eman konfiantza, txalotu, animatu”.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan