Astekaria

 Hiruko Txikian 

1960. urtean

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2220. alea
2010-02-28
alde 0    kontra 0

Gertatua, aste honetan ekarri digu gogora Lasarte-Oriako Udalak babestutako alde bakarreko biktimei egin omenaldian. Eta urte hartako uztailaren hogeita zazpian Donostiako Amarako tren geltokian eztanda egindako lehergailu batek hildako Begoña Urroz haurraren amak jaso du bertaratutakoen beroa. El Paisek argitaratutako kronikak hartan zauritutako gaztearen izena dakar, Valeriano Bakaikoa Azurmendi gure lagun minarena eta etxe honetako beteranoarena hain zuzen. Ez dut hura gogoratzen eta ez diot inoiz Balereni deus entzun. ETAri egotzi diote hura inongo ezbairik gabe. Ezinbestekoa da “Nola eraiki gezur bat” irakurtzea Izaronews gunean. Bertan Iñaki Egañak argiki eta xehetasunez beteriko idazkian adierazten du gertakizun hartako gorabeherak dokumentatuak dauzkana. Ezin sinetsi tamainako manipulazioa, jakin gabe eraiki ezin litekeena. Gure historia hurbilenaz horrelakoak egiteko gauza denak, zer ez digu egingo bereaz? Jada kanpoan daukaten Roldanen aholkularitzaren emaitza dirudi, gezurra gezurraren gainean eraikiak bidea egin dezan asmatua. Merezi luke Izaronews Telecincora eramatea, audientzia belarri gorra sendatu dadin eta Lasarte-Oriako Udalekoak auskalotzen ikusteko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia