Antxon Aguirre / Juan Aguirre ::Negua ospatuz
Euskomedia / Eusko Ikaskuntza
orrialdeak ::129
prezioa ::35€
Euskomedia Fundazioak eta Eusko Ikaskuntzak argitaratu dute Negua ospatuz izeneko liburua. Obra honen bidez Euskal Herrian neguan izaten diren jaien eta tradizioen berri eman nahi izan dute Antxon Aguirre Sorondok eta Juan Aguirrek. Baina, egileek dioten moduan, ohitura horien deskribapen hutsa egitea ez litzateke orain arte dakigunetik harago helduko. Horregatik, liburua ez ezik, DVDa ere kaleratu dute, liburuaren azal barnean datorrena. Kalitate handiko irudiak jaso dituzte, eta horiek abiapuntu gisa hartuta, zenbait gako eskaini dituzte. Horri esker ulertuko dugu nola, noiz eta zergatik egiten diren zenbait neguko ospakizun.
2# | Juancar | 2010-02-23 12:39:46
Erabat gomendagarria. Ikusi eta irakurri egin dut eta esan dezaket azken urteotan ikusi dudan dokumentalek hoberenetakoa dela, bai gaiaren lanketagatik bai irudien kalitateagatik. Mila esker opari honengatik
1# | Arantza | 2010-02-19 14:39:37
Arantza,
hemen bidaltzen dizut aste honetako argiako berria, badaezpada.
Eva
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa