Astekaria

 Bero-beroan 

Lópezen “luzimendua” Europar Batasunean

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2219. alea
2010-02-21
alde 0    kontra 0

Joan den astean, Donostia, Europar Batasuneko Berrikuntza eta Lehiakortasun Ministroen Kontseilu informalaren bilgune izan da. Donostiako Aitorpena atera da bertatik. EAEko lehendakari Patxi Lópezen arabera “aukera historikoa izan da europarren interesa erakartzeko eta Euskadi luzitzeko berrikuntzan, energia berriztagarrietan, auto elektrikoan, baita sukaldaritzako berrikuntzan ere”. Lópezek ondo daki “Euskadi”, eta are gutxiago Euskal Herria, ez dela egon europar Ministroen Kontseiluan. “Euskadik” eta Lópezen Gobernuak, hala nola Donostiako alkatetzak, egin duten gauza bakarra izan da europar ministroen afaria eta beste ekitaldi batzuk gure poltsikoetatik ordaintzea.

Donostiako Europar Ministroen Kontseiluan nabaritu da, Lópezen arabera, “sukaldaritzako berrikuntza”; izan ere, oso ondo zerbitzatu zituzten euskal sukaldari ezagunenek. Beste guztiaz, ezer ere ez. Joan den igandeko manifestariek salatu zuten bezala, Europar Kontseiluan euskaldunak ez izateak beste behin ere erakutsi du Europar Batasunak ukatu egiten dituela errealitate plurinazionalak eta estaturik gabeko nazioak. Modu berean, erakutsi da autodeterminazio eskubidearen aitortza eta aplikazioaren aldarrikapenetatik urrun segitzen duela erakunde horrek. Donostian bildutako Kontseiluak erakutsi du, berriz ere, Europar Batasunak multinazionalen interesen eta bertako kide diren estatuetako eliteen zerbitzura dagoela. Euskaldunoi onartzen diguten gauza bakarra da “sukaldaritzako berrikuntzan luzitzea”. Eta, zergadun denon diruarekin –ez Lópezen nomina milioidunarekin– ordaintzea ministroen gustu gastronomikoak. Hori da euskaldunek Europar Batasunean duten presentzia. Hori bai luzimendua, López jauna!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia