Astekaria

 Termometroa 

Gizartearen eta langileen kontrako erreformak

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2218. alea
2010-02-14
alde 0    kontra 0

Hego Euskal Herriko herritarrak, soberania politiko eta ekonomikorik ez dutenez, PSOE eta Espainiako Gobernuak zuzendutako langileen eta gizartearen kontrako ofentsiba jasaten ari dira; patronalaren, Bankaren, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen zerbitzura dagoen ofentsiba, bestalde. Iragarri diren erreformek "jubilazioa 67 urtera atzeratzea, pentsioen erreforma, lan arlokoa..." erakunde horien exijentziei erantzuten die. Eta erreforma horiek jasango dituztenak ez dira bankariak, ez eta enpresariak edo nazioarteko buruzagiak ere. Beraiek ez dute jubilaziorik behar, badituztelako

euren soldata eta milioitako pentsio plan pribatuak. Sufrituko dutenak langileak eta gainerako herritarrak dira, soldata aski murritzekin bizi diren horiexek. Gainera, NDFren azken "aholkuaren" arabera soldata horiek gehiago murriztu beharko lirateke. Horregatik, aurkezturiko erreformak gizartearen eta langileen kontrakoak dira. Eta larriena da, erreformak "sozialista" dela esan baina kapitalismo basatiaren "errezetak" bere egin dituen Gobernu batetik etorri direla.

Euskal Herriak ez du soberania politiko eta ekonomikorik erabakitzeko, besteak beste, bere sistema produktiboaz, lan ereduaz, lan harremanez, jubilazioaz edo pentsioez. Horregatik dago gai funtsezkoetan Espainiako eta Frantziako Gobernuen menpe. Herritarrek egoera hobean lan egin eta pentsio eta jubilazio duinago eta justuagoak izango lituzkete, baldin eta gobernu propioa eta antikapitalista edukiko balute, Euskal Herriko langileen eta herri sektoreen zerbitzura. Espainiako eta Frantziako Gobernuek euskaldunei aurrean jarri diguten atakak Euskal Herri libre, justu eta solidarioagoaren alde lan egin eta borrokatzeko ukuilua izan beharko luke.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia