Astekaria

 Liburuak 

Gipuzkoa Mari-lur eta Mairu-lur aldi berean

Gorka Bereziartua

Gorka Bereziartua


2218. alea
2010-02-14
alde 0    kontra 0

J.R Zubimendi / J.A. Urbeltz ::Gipuzkoa Mari-lur / Gipuzkoa Mairu-lur

Elkar

orrialdeak ::189 + 273

prezioa ::35

Bi liburu kaxa berean: Joxe Ramon Zubimendiren Gipuzkoa Mari-lur eta Juan Antonio Urbeltzen Gipuzkoa Mairu-lur batera plazaratu ditu Elkar argitaletxeak, edizio handiosean. Probintziaren mitologian barneratu dira bi idazleak, bakoitza bere ikuspuntutik noski: Urbeltzek, lehenago ere landu izan duen gaia hartu du, mairuarena. Egileak aurkezpenetik argi utzi du ez duela islamari buruz hitz egiten, Mendebaldeko kulturaren metafora bati buruz baizik. Zubimendiren liburuak berriz, Mariren mitoaren bidez, Gipuzkoako historia metaforikoan murgil egin nahi izan du. Mitologia eta Gipuzkoa uztartzen dituzten bi liburu, beraz; biak ere, argazki eta ilustrazio ikusgarriz hornituta plazaratu dira.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza