| I Tektonika ezaugarri suntsitzaile bat oinarri duen faila batek sarri Karibea dauka larri. Enriquillo beldurgarri berriz martxan zara jarri. Enriquillo beldurgarri Haiti egin duzu harri… |
II Nahiz dardara ezagutzen hasterako denak zuzen sorospena erregutzen jardun, zaila zen laguntzen… Nola dena apurtu zen mundua hasi zen beldurtzen… Nola dena apurtu zen Richter bera beldurtu zen! |
III Lurrikarak nahaspila sortzeaz gain etxe pila eraistean, urtarrila bihurtu zen hilen hila. Joan dira ehun mila, ene hau da iskanbila! Joan dira ehun mila, bizi hobe baten bila? |
IV Han daukaten negar hotsa da benetan aproposa ulertzeko zein den motza herri xume baten poza. Ez al da han den kaosa Herioren |
V Bizi duten egoera lazgarria den gainbehera ikusirik laguntzera doaz Puerto Principera. Batzuk, euren izaera bolondresa eskaintzera. Batzuk, euren izaera asekaitza hedatzera… |
VI Bikain bizi den zenbaiti esplikatzen zaio zailki hilzorian den norbaiti zerk egiten dion gaizki… Nahiz erori zaren Haiti nahi zaituzte berreraiki. Nahiz erori zaren Haiti berriz behar zara jaiki! |
Doinua: Itsasoa laino dago.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa