Astekaria

 Bestelakoak 

Usurbil atez ate

Ekai Txapartegi

Ekai Txapartegi


2217. alea
2010-02-07
alde 0    kontra 0
(Egoitz Lasa)

Usurbilek hondakinen kudeaketa eredua irauli du. Duela urtebete hondakinen %28a jasotzen bazen bereizita, batez beste, orain %82a jasotzen da. Jauzi ederra da, 28tik 82ra. Handia.

Atez ateko bilketari esker ia dena birziklatzen da orain Usurbilen. Herri guztiek gauza bera egingo balute, ez genuke natura sakeatzen jarraitu beharko lehengaien bila. Ez genituzke zabortegiak ireki orduko beteko. Ez genuke errauste-plantarik egingo. Askoz modu orekatsuagoan biziko ginateke.

Ezta, ez ginateke zinera joan, Avatar filmaren mundua ikusi eta hain triste aterako. Ez da ergelkeria. Interneteko foroetan milaka lagun dabil, lur jota, baineran sartu eta zainak irekitzekotan, lurrean bizi baino Pandoran nahiago dutelako. Na’vi-en bizimodua hain modu errealean “saboreatu” ondoren kosta egiten da, kosta egiten denez, gure bizimodu lurtarra ederrestea.

Zekenkeria gainean eraikitako ekonomiak Gipuzkoa ere usteltzen du. Herritarren osasuna baino dirua gehiago maite duten politikariek eta enpresariek Zubietan errauste-planta ezarri nahi dute. Gipuzkoa ez da Pandora, baina zekenkeria lurtarrak gu ere mehatxatzen gaitu.

Zabarrak garelako egiten digu gainezka zaborrak. Usurbilgo alkateak zabarrak ez izateko eskatu die usurbildarrei eta hauek bikain erantzun dute. Nago beste herrietan ere bikain erantzungo genukeela. Ez badigute eskatzen badakigu zergatik den, gutxi batzuei komeni ez zaielako.

Orain arte Xabier Mikelek bakarrik erakutsi du Na’vi-en altura. Usurbil urdinez margotu du eta Oiartzun eta Hernani gehitzen bazaizkio, Gipuzkoan hiru herri izango dira garapen iraunkorra eta oreka ekologikoa zinez bilatzen duten herriak.

Nire buruari begiratzen diot orduan. Ez zait bidezkoa iruditzen ardura guztia Xabier Mikelen bizkar uztea. Hondakinen arazoa guztion arazoa da eta irtenbideak guztion laguntza eskatzen du, usurbildarrena eta usurbildarrak ez garenona.

Usurbildarrek badakite zer egin, otsailaren 27 eta 28an dute atez atekoaren inguruko herri galdeketa. Alkateak haien esku jarri du atez atekoa blindatzeko erabakia. Usurbildarrak ez garenok berriz hilabete daukagu usurbildarrei gure ordez bozka dezaten eskatzeko. Atez atekoa martxan jartzen hurrengoak izan nahi dugula aitortzeko.

Zenbat lore nahi ditugu gure lorategian? Zenbat muxu gure sudur gorrian? 28an 82.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 16# | ekai | 2010-02-12 13:22:26

    'Beste usurrbildar bat' horri. Begira, datuak ez ditu Usurbilek ematen, San Markok eta Foru Aldundiak baizik. Ofizialak dira, objektiboak. Bestetik, 'usurbildar askok' zaborrak beste herrietara eramaten dituztela diozu. Hori ez da zuzena. Gipuzkoar guztiok eramaten dituzue zaborrak beste herrietara. ZARAUTZA!! (edo Azpeitira) Gainera antolatutatako zerbait da, kamioietan egiten baita. Kaioak ez dira zuen etxeko teilatuetan jartzen. Gure etxeetan jartzen dira. Hortaz, gaur gaurkoz,Usurbil da herri bakarra non herritar gehienek zaborra beste herrietara botatzeari utzi dioten, birziklatu, berrerabili eta konpostatu egiten dutelako. Usurbil da zarauztarrokin elkartasuna erakutsi duen herri bakarra. Eta poztekoa da laster Hernani eta Oiartzun ere horretan hastea. Bukatzeko, Avatar pelikula gustatu ez zitzaiola esan duenari, tori link hau, oso ona ;P http://www.forum.yesbutnobutyes.com/assets_c/2010/01/avatar_cam-10649.html

  • 15# | Andoni | 2010-02-12 10:35:58

    "Danok dakigu Usurbilen jende askok basura beste herrietara eramaten duela", diozu. Hori bai dela gezurra, eta hori egiten duten hiruzpalau pertsonei esan nahi nieke lotsagarriak direla, beraiek bezalako jendeagatik egin nahi digutela erraustegia etxe ondoan. Zer kostatzen zaie birziklatzea? Eredu penagarria dira gaur egungo gazteentzat.

  • 14# | Beste usurrbildar bat. | 2010-02-11 20:11:17

    Ekairi bi hitz errespetuz.
    Ekai, kontua da %82-ko datu hori gezur hutsa dela.
    Danok dakigu Usurbilen jende askok basura beste herrietara eramaten duela. Gainera, %82-ko datu hori martxan jarri zen lehen hilabetekoa da.
    Jakinda hilabete horretan kanpoko herrietara ikaragrri eraman zela pentsa ezazu portzentaia hori askoz ere txikiagoa dela.

    Jakintzazu azkenengo hilabeteetako datuak ez dituela publikatu udalak.
    Azarokoak izan ziren azkenekoa eta iada kenduta daude udalaren web horritik. Eta kenduta daude txarrak zirelako. Ez zirelako urrutitik ere iristen %82-ko kopurura.

  • 13# | Jose | 2010-02-10 11:00:08

    Erraustegiak 400 milio euro balio ditu. Dirutza ikaragarria. Onartezina da. Zaborra erretzea nazkagarria da. Eta gure osasuna kaltetzen du. Usurbilgo datuak diputazioaren esku daude, eta diputazioak ez ditu datu horiek ukatu, nik dakidala. Eta hau dena ezker abertzalearen gauza bada, hemen batzuek esan duten bezela, zorionak eman nahi dizkiot ezker abertzaleari bihotz bihotzez, itxaropena eman didalako honek guztiak. Edukazio pixka abat bakarrik behar da, etxean gauzak ondo egiteko eta zaborra ez erretzeko. Nere botua izango duzue datozen hauteskundeetan horretarako aukera ematen badidate.

  • 12# | Manex | 2010-02-10 09:45:52

    Ea gazuak argi xamar gelditzen diren. 5. edukiontziaren hautua deskartatuta geratzeko arrazoia birziklapen maila da. Ni neu ibili naiz konparaketak nere kisatik egiteko informazio bila, eta 5. edukiontziak ez ditu %50eko tasak lortzen. Atez atekoak %82 Usurbilen. Horrek ez al dizue balio? GArbiagoa dela... ez nago ados. Jendearen partehartze eta konpromezu minimo bat nahikoa da garbitasunean arazorik ez izateko. Merkeagoa? Mila lekutan ikus daitezkeen datuen arabera, atez ateko jasoketa garestiagoa da, baina berziklatze maila handitzen denez, material hauengatik udalak ingresoak izango ditu. Eta kontuak eginez, merkeago ateratzen gaur egungo edukiontzien sistema baino.
    Eta erosotasuna... gauzatxo bat izan dezagun kontuan; Gaur egungo kontenedoreek ere ERABILPEN ORDUTEGI bat dute, eta ez da betetzen, nahastutako zaborra egun guztian pilaturik egoten delarik egun guztian, berez ez lukenean hala izan behar. Mesedez, gauzak diren bezala.

1 - 4 orrialdea

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia