Astekaria

 Bero-beroan 

Pentsioak itxuraldatzen dituzten estatistikak

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2217. alea
2010-02-07
alde 0    kontra 0

Administrazioek datu estatistiko ugari eskaintzen dute aldian-aldian, errealitatea itxuraldatu dezaketenak. Oraintsu, Espainiako Estatuko pentsioen datuak eskaini zaizkigu. Hego Euskal Herriko herritarren pentsioak ere kudeatzen dituen Espainiako Gizarte Segurantzaren arabera, euskal herritarren batez besteko pentsioa, 2010eko urtarrilean, 967,56 eurokoa zen (958 euro EAEn eta 977,2 euro Nafarroan). 2010eko urtarrilean, Hegoaldean 610.076 pentsionista zeuden (491.770 EAEn eta 118.306 Nafarroan). Horien artean daude jubilatuak, alargunak, umezurtzak, behin betiko ezinduak... Esaten da Espainiako Estatuko batez besteko pentsiorik altuena dela Hego Euskal Herrikoa.

Estatistika horrek ezkutatzen du zati batek, txikienak, pentsio maximoa jasotzen duela (2.466 euro arte 2010ean) eta beste zati batek, gehiengoak, batez bestekoa baino askoz ere gutxiago (549,80tik 725,20 eurotara). Hamarnaka mila dira hilean 444 eurorekin bizirauten duten alargunak, eta gutxi batzuk iristen dira 679,70 eurotara. Hamarnaka mila dira behin betiko ezintasuna duten pertsonak, gehienak 365,40 euroko pentsioekin eta gutxiengo bat 1.000 eurorekin. Milaka dira hileko 179,40 euroko pentsioa jasotzen duten umezurtzak. Hegoaldean 610.076 pentsiodunetatik 374.995ek jubilazioagatiko pentsioa jasotzen dute, 159.351 alarguntzagatikoa, 56.044k behin betiko ezintasunagatikoa eta 16.359 dira umezurtz direlako pentsioa jasotzen dutenak.

Pentsio minimoek aurten %4,87ko igoera izan dutela askotan esan digute, baina hileko igoera ez da hamar eurotara iristen! Hego Euskal Herrian hamarnaka mila lagun bizi dira pobreziaren atarian.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia