2010-02-07 -- 2217.zenb
Ametsen fabrika da zinema. Errealitate berriak sortzen dituena, berez dagoena kolore berriz margotzeko. Lodzek (Polonia) kolore bat badu, hori grisa da. Eta arimarik badu, hori zinema da. Milaka istorio, ilusio, gertakizun, amets irten dira bertako faktoriatik. Europako zinema harrobirik emankorrena azken mendeotan burumakur dabilen herrialde handi baten zauriak goxatzen ari da.
Nork esan zuen komunean xanpu potetako etiketak soilik irakurtzen zirenik? Eta nork poesia etxeko egongelan goxo-goxo etzanda soilik dasta zitekeenik? Komuna eta poesia ohoratzeko, hemen daukagu Poesia komuneko paperean Imanol eta Mattin Epelderen eskutik. Bi plazer mota bateratuta, plazer bikoitza lortzeko asmoarekin. Eseri komunontzian eta egin tira komuneko paper ilustratu honetatik. “Crackainean” egiteko prest al zaude?
guztia irakurri© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa