Astekaria

 Bertso berriak 

Hernaniko bertsolaritzari jarriak

I Hazi, sabel ta emagin (Bis) sortu ta sortzen eragin aho ahoz eskuz esku bertsolaritza Hernanin. Hazi, sabel ta emagin bertsolaritza Hernanin.

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


2216. alea
2010-01-31
alde 0    kontra 0
Jexux Mari Irazu
Jexux Mari Irazu (Dani Blanco)

II
Olegarioren plazerra (Bis)
zaldi ta karro ederra.
Gaur egun kotxea baina
Txirritak bere txoferra.
Olegarioren plazerra
Txirritak bere txoferra.

III
Urumeatik barrena (Bis)
zer da urak dakarrena?
etxero bertsolariak,
bertsolaritzan edena.
Urumeatik barrena
bertsolaritzan edena

IV
Paulo Txikiaren bira (Bis)
ordu txikitako jira.
Bertsotatik bizikletaz
Arizkundik Hernanira.
Paulo Txikiaren jira
Arizkundik Hernanira.

V

Tturko, Garin ta Aterpe (bis)
Patxi Odriozola fuerte,
bertsoaren surik ez zen
garai gogorren aterpe.
Tturko, Garin ta Aterpe
garai gogorren aterpe.

VI

Gaurkoa omen da moda (bis)
Amurizan kurtsillora
bi hilabetez joan ziren
ehun lagunetikan gora.
Gaurkoa omen da moda
ehun lagunetikan gora.


VII

Ikastaroa zimendu (Bis)
ondoren bidea sendu,
bizarrak zuritu dira
suak gorri jarraitzen du.
Ikastaroa zimendu

suak gorri jarraitzen du.

VIII
Langilen ta Urumean (Bis)
bertsoa ikasgunean
indarrak bildu zituzten
gehien behar zen unean.
Langilen ta Urumean
gehien behar zen unean.

IX
Zenbat tanta olatuak (Bis)
norberera moldatuak.
Joan-etorrian iturri
batetik abiatuak.
Zenbat tanta olatuak
batetik abiatuak.

X
Lanak bere herentzia (Bis)
emana eta utzia:
Bi txapel ta buru asko
hor dago diferentzia.
Lanak bere herentzia
hor dago diferentzia.

Doinua: Kopla.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza