Otsagabiarra 79 urterekin hil da. Nafarroako ikastolen sortzaileetakoa izan da eta baita euskaltzain urgazlea ere. Euskara ikasten aritu zen Asisko Urmeneta irakasle zuela, Pablo Antoñana eta Jose Maria Jimeno Jurio bere adiskideekin batera. 2008an Jimeno Jurio saria jaso zuen, euskararen alde egindako lanagatik.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa