Batzuen artean ::Hegats 44
EIE
orrialdeak ::65
prezioa ::7€
Kupido Kalashnikov AK-47 fusil batekin: hala ageri da Hegats literatur aldizkariaren 44. zenbakiko kontrazalean. Gaia, azalean: Erotismoa, haragia eta beste debeku batzuk literaturan. Eta su horren bueltan dantzan, hainbat idazle. Hasteko, Gabriel Arestik 1970ean Jon Miranderen Haur besoetakoaz idatzi artikulu bat berreskuratu dute; Miranderen liburu beraz aritu da Felipe Juaristi ere; Itxaro Bordak Haragiaren apetitu desordenatuak izeneko artikulua sinatu du; Juan Martin Elexpuruk Saderi buruz idatzi du; Joxemari Carrerek aldiz, ahozko narratiba tradizionalean erotismoak bete duen zereginaz gogoeta egin du. Hegatsen zenbaki monografiko hau ixteko berriz, Igor Estankonaren Salomon eta penelopeak artikulua.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa