Astekaria

 Diskoak 

Goxotasunaren eta gordintasunaren arteko dantza

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2215. alea
2010-01-24
alde 0    kontra 0

Gose ::Disko gorria

autoekoizpena

iraupena ::42´55´´

prezioa ::17.95€

Arrasateko hirukoteak bazterrak zeharo astindu zituen sortu zenean eta berez ez da apenas aldatu; gu gara ohitu garenak. Trikiak eta Inesen ahots goxoak batez ere protagonismoa duten kantu irekiak dira, oinarri elektronikoekin eta gitarra –tarteka– gogorrekin borobildu edo zikindutakoak. Badira pasarte oso goxoak, baina hitzek pozoia daramate barruan, kritika eta ironia garratz zein errealista, hain zuzen ere. Rimmel kanta aukeratu dute singletzat, baina gehiago ere badaude aukeran; horra hor Error 404 adibidez. Hala ere, inongo aurreiritzirik gabe ukitu, sonoritate eta tendentzia asko sartzeko gai dira: hala nola, giro balkanikoak, arabeak, folka, elektronika zoroa, bossa eta gitarra oso rockeroak, besteak beste; eta bide batez, ahal bada tradizioa apurtu. Espezie berezia dira gure paisaia honetan.

www.gose.info

Euskal Herrira ekarri duten technoa gazteria despistatzeko da, 80ko hamarkadako heroina bezala

Hirugarren diskoa klabea ei da, eta zuenak ñabardura eta kantu borobilenak ditu…

Egun hirugarren diskoa 80ko hamarkadako lehenaren parekoa da. Lehen, maketarekin egiten zen errodaje guztia. Disko zaila da, ordurako taldeak asko jotzen duelako. Gu estudiora kanta gabe sartu ginen, baina elkar ezagutzen dugu eta guztia jarraian irten zen.

Diskoetxeekin lan egin ostean, autoekoizpenaren alde egin duzue. Gustura? Autoekoizpena helburua edo bidea da?

Lehenik eta behin diskoetxeengana jo genuen, baina beraien arazoak bakarrik ikusten dituzte. Konturatu ginen ez duela inork taldearen alde guk baino gehiago egingo. Eta Kap-en laguntza ezinbestekoa da. Autoekoizpena bidea da. Gaur egun diskoa kaleratzea zuzenean jotzeko promozioa da, taldeak egiten duen inbertsioa.

Aurten gorriak zerekin ezkontzen du?

Ostia txarrarekin, odolarekin eta sexuarekin. Nahi genuke jende askoren pentsaerarekin ere ezkontzea, baina hainbeste hipoteka, auto eta beste, inork ez du gorrian pentsatzen; bankuak dira polizia onena.

Zer ekarri zenuten Kurdistandik?

Hizkuntza gabe musika gai dela konexioa sortzeko. Eta Kurdistanek eta Euskal Herriak asko dutela komunean, uste baino gehiago. Adibidez, izan ginen hiriko alkatea espetxean izan da, eta gure herrikoa ere bai. Orain 40 urteko Euskal Herrian bezala, folklorea zen errebeldeena. Itzuliko gara.

“Bakearen zakua, zakuaren bakua”. Askok ez dute arazo politikoa konpondu nahi…

Bakearen zakua baino ostien zakua da Euskal Herria. Negozio bat da eta konpontzen saiatzen dena espetxera doa. Eta teleberrirako albisterik ez badago, norbait atxilotuko dute.

Technoa dagoen punkyena dela esan duzue askotan…

Bai, baina atzerrian egiten dena, mezuarekin, eta “egizu zure kontu” filosofiarekin. Hona ekarri dutena gazteria despistatzeko da, 80ko hamarkadan heroinarekin egiten zuten bezala.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza