Astekaria

 Bertso berriak 

2blia: eskarmentu berria.eus

I Jesus birsortzen hasi zenetik bi mila eta hamarra: lehen Erroma zen buru, orain Erresuma europarra. 2blia ei da e-book bihurtu ez den liburu bakarra; zaharrean ere zahartuta dago lehengo testamentu zaharra, Windowsi gisan, sumatzen zaio eguneratu beharra.

Xabier Paya

Xabier Paya


2215. alea
2010-01-24
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
Xabier Paya (Iņigo Azkona)

II
Elur zuritan hedatu zaigu
eurite unibertsala,
lehen elurra lur bihurtzen zen
egurrak urtu ahala,
baina egurraz egin genuen
zerrautsa eta ezpala
gasa zelako aurrerapena,
garden bezain naturala…
baina guretzat ezer gutxi da
kalefakzio zentrala.

III
Babelibarra dorrea ere
a zer bidegurutzea,
zer den bi hankak lurrazaletik
neurrigabe urruntzea!
Zelaako zaila pintatzen duten
bi hizkuntza mintzatzea!
Defendatzen dut bakoitzak bere
hizkuntza erabiltzea,
baina horrela ez da posible
denok elkar ulertzea.

IV

Interneteko pedofilian
pozik bizi da Herodes,
oraindik ere urbean oro
baita “panem et circenses”
orbean, aldiz, nahiago dute
Jesusen “panes et pisces”,
baina antxoa arrantzatzea
kostata baimendu denez,
langabetua biderkatzen da
ogi eta arrainen ordez.

V
Apostoluek ikasi zuten
Judas samarrak izaten,
kristo guztiak baitaki orain
kebab zein duruma jaten.
Bekatariak jada ez dira
elizetara joaten,
lehengo bakea orain ez baita
mezetan ere ematen
joandakoek esku artean
griperik har ez dezaten.

VI

Ameriketan beltz bat heldu da
etxe zuria belztera,
emakume bat ailegatu da
BECen txapela janztera,
Reala laster irits liteke
berriz primeran jartzera,
termometroak tiobiboan
orain gora, orain behera…
Igual San Joanen apokalipsi
hura izango ote da?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza