Astekaria

 Diskoak 

Psikodeliak garagearen dotoreena atera zuenekoa

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2214. alea
2010-01-17
alde 0    kontra 0

The Dirty Pink Ladies
::Sunrise orchestra

Bloody Hotsak

iraupena ::38´58´´

prezioa ::10€

Ez neukan irundar hauen berri eta ezustea izan da. Hala ere, aitortu behar dut Irun eta Soraluze arteko aliantzak kaleratu izanak nire jakin-mina piztu zuela, ez da-eta ohikoa marka horrekin bertako taldeen alde apustua egitea. Rakelen teklatuen laguntzarekin laukote bihurtu, eta giro eta sakontasunean irabazi du talde honek; heldutasun puntu ezohiko bat dauka, eta kantekin atzera egitea ezinbestekoa da. Lanari izena ematen dion hit!-ak zabaltzen du diskoa, dotoretasunez psikodelia, 70eko hamarkadako hard-rocka eta garagea  ederto ezkonduz. Aurkezpen horren ostean, gai dira ingelesez MC5ren kutsu ye-ye-ena, The Soundtrack Of Our Lives-en handitasuna edota Hodoo Gurus gogora ekartzeko maisutasunez; eta salbuespen gisa, gaztelaniaz abesten dutenean, hirietako inguru curriquietara jotzen dute.

www.myspace.com/thedirtypinkladies

Taldea guretzat hobbya baino askoz gehiago da, gure sorkuntza askatzeko bidea da

Ez da ohikoa Bloody Hotsakek Euskal Herriko taldeen lanak kaleratzea…

Oso pozik gaude gugan jarri duten konfiantzarekin. Bloody Mary disko dendako Juancar aspalditik ezagutzen dugu, bezeroak garelako. Gure EPa entzun eta Sewergrooves taldearekin jotzera gonbidatu gintuen, eta diskoa horren ostean etorri zen. Are gehiago, gure musika diskoetxeko taldeekin bat datorrela uste dugu.

Disko hau egiteko denbora luzea eman duzue… Horrek on egin die kantuei?

Gure lan egiteko modua da, presioak ez digu laguntzen; eta zeregin asko bateratu behar izan ditugu. Dena den, urte bakarrean ez genuke halako diskoa egingo.

Hitzak musikarekiko bigarren maila batean daude? Zertaz abesten duzue?

Bai, musikari eta melodiei garrantzi handiagoa ematen diegu. Hitzetan bakardadeaz, aurrera egiteaz, maitasun minez eta fikziozko pertsonaietaz abesten dugu.

Too old to cry. Bizitzari azken tanta ere atera nahi diozue? Zer ematen dizue taldeak?

Kanta horretan esaten dugu inoiz ez dela berandu akatsak zuzentzeko. Taldea guretzat hobby bat baino askoz gehiago da; gure sorkuntza askatzeko bidea da.

Gaur egungo Euskal Herriko underground soinu ekoizle onenetakoak diren Maikel eta Karlos Txapekin grabatu duzue. Zeren bila jo zenuten?

Lehenengo EPa Maikelekin egin genuen eta oso gustura gelditu ginen; horregatik, errepikatzea erabaki genuen musika oinarria grabatzeko. Horren ostean, erabaki genuen Karlosek ahotsak grabatu eta masterizazioa egitea bestelako emaitza lortzeko.
Abestiek garapen handia dute. Abesti bat bukatutzat emateko buelta asko ematen dituzue?
Bai (barrez). Bi urte pasa ditugu bueltak ematen. Eta zuzenekoetarako aldatu egiten ditugu.

Rakel laugarren taldekidea batzearekin taldeak asko irabazi du…

Bai, zalantza gabe. Giro askoz sakonagoa lortzen dugu eta teklatuaren soinuak berotasun berezia ematen du. n

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza