Astekaria

 Txandan 

Etorriaren ekarria

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2214. alea
2010-01-17
alde 0    kontra 0
Joserra Garzia
Joserra Garzia

Emoziozko olatuaren eraginpean egin dira BECeko bertso finalari buruzko iruzkin gehienak. Ez da harritzekoa.

Ia hamabost mila lagun biltzea ez da huskeria, are gutxiago biltzeko arrazoia euskara hutsezko jardun bat bada, gaur egungo ikusgarrien irizpide estandarren arabera erabat geldo eta aspergarritzat jo beharko genukeena. Uste dut jende asko horrexek emozionatu zuela gehien, eta zilegi da noski (askoz handiagoak izanik, askoz gutxiagorekin emozionatzen dira gure auzotzar biak, zein bere hizkuntzan, inolako lotsarik gabe).

Beste batzuk, berriz, emakume batek irabazi zuelako emozionatuko ziren, eta izango zen Maialenek (eta ez beste inork) irabazi zuelako poztuko zenik ere. Zilegiak dira noski emozio eta poz modu horiek guztiak.

Ni neu, azkenean txapela irabazi zuen bertsolariaren bertsokerak emozionatu ninduen gehien, maila horretan behintzat aurrez beste inork jorratu gabeko bidea baita. Bertsokera berri horretan, bi alderdiok bederen aztertu (eta gozatu) beharko dira patxadaz: barne-begiradaren protagonismoa (eta fintasuna), eta barne begiz ikusitako hori entzuleok ere barne begiz ikusteko moduan formulatzeko ahalegin berritzaile eta eskerga.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia