Astekaria

 Landareak 

Erlikiaz erlikia

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2214. alea
2010-01-17
alde 0    kontra 0
(Retama)

Gojia, Lycium barbarum, da bai azken puntako antioxidatzailea. Himalaiako hotzetatik ekarritako gojiaren pasak zahartzaroa atzentzen omen... Fruitu gorri gehienen gisara osasuntsua da oso, bitaminatik ugari du, eta beste osagai ongarri eta hobarien artean fruituetan aurkitzen zailak diren azido koipetsuak ditu. Dena dela, ikerketa askoren jomuga da gojia, minbiziei aurre egin eta makaldu ditzakeelakoaren ustetan, batik bat.

Lycium genero berekoa da hesilaharra, Lycium europaeum. Mediterraneo aldean zabaldutako espezieari eman izan zaio izen hau, baina Lycium barbarum (gojia), Lycium chinensis eta hirurak hiru tokitan bizi den espezie bakartzat jotzen ditu botanikari ugarik.

Katoliko faxistenen eta antigoalekoen Erromako egoitzan jasotzen den Kristorena omen zen koroa erlikiaren arantza hesilaharra dela diote, eta spina benedicta ere deitu izan da landare hau. Biblian maiz aipatu dela diote. Sekta honek egun oraindik sustatzen dituen genozidioen bedeinkaziorako aitzakia...

Xelebrea badirudi ere, hesilaharrak gazteleraz dituen izen ugarien artean, bada euskaldunoi deigarria gertatzen zaigun bat: arto. Hesilaharra ez da artoa, guretartu genuen amerikar artoa, Zea mays. Baina inoiz artoa izan ote da? Artoa, grekozko artos, legamiarik edo orantzarik gabeko ogia da. Gure artoa landarea bera da, baina baita artoz egindako zapero antzeko ogi trinkoa ere. Artoak artatxikia (Panicum miliaceum) baztertu zuen. Artatxikiak inoiz baztertu ote zuen hesilaharra? Modako goji himalaiarra noizbait izan ote da gure ogi?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza