Astekaria

 Landareak 

Bahe-kirten

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2214. alea
2010-01-17
alde 0    kontra 0
(Jakoba Errekondo)

Angula sasoia puri-purian dago. Aurtengoan urtarrilaren 31ra arte. Lehorreko angulatokiak bezala txalupak ere prest daude.  Alunean lotuta dago txalupa hau, basa harrotzeraino errioaren erraiak orraztuko dituen bahe parea heltzeko tramankulua du brankan. Gainean anguletarako tresnak txukun-txukun. Tartean bahe parea eta badaezpadako hirugarren bat eta bahe-kirtena. Gaur egun metalezkoak dira errio bazterrean ikusten diren kirten gehienak. Argazkikook egurrezkoak dira, haltza (Alnus glutinosa), maiatzeko ilberrian botatako haltza. Ilberrian, bahe-kirtena malgua izatea komeni baita, ur-karga handia denean edo kateatuz gero hautsi gabe ahal den gehien okertzerainoko malgua.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza