Astekaria

 Bertso berriak 

Falta direnei jarriak

I Neguak hoztu ezezik, lasaitzen du erritmoa: erregaloen zirrara, detaile baten mimoa… mahaiaren bueltan jarrita familiko arrimoa… denek nahi eta hainbestek falta duen animoa.

Alaitz Sarasola

Alaitz Sarasola


2213. alea
2010-01-10
alde 0    kontra 0
Alaitz Sarasola
Alaitz Sarasola (Nagore Legarreta)

II
Irudi dizdiratsuak
marrazki handi ta guzi,
koloretako bonbilak
dira kalean nagusi.
Nahiz ta denentzat ez duten
ematen horren itsusi,
barrua ilun duenak
argirik ezin ikusi.

III
Sakabanatze ankerra
hamabi hilen laburpen
presoek kartzelan urrun
jarraitzen dutenez aurten
halako jakinmin tristez
hara zer jakingo nuken;
haiek urte hasiera
nola ospatuko zuten.

IV

Baserritarrez jantzita
eta trikitia jotzen
Zaldibin hogeitalauan
abesten da gogoz, ozen
baina aurten kanturako
ahots bat gutxiago zen;
falta direnen zerrenda
ari da areagotzen.

V
Abesti klasikoa da
“Hator, hator” eder hori,

barruan zirrarak pizten
dizkiona edonori.
Gaztainek danbolinean
jarraituko dute gori
esperoan ea zuen
eskuetan noiz erori.

VI
Biharkoa begi onez
begiratuaz nolanahi,
ametsak libre dira ta
jarrai dezatela ernai.
Hartzazue denok gure
babesik goxoena, bai:
ta zuri, segi indartsu
ta urte berri on, Xumai.

Doinua: “Kanta batzuek jartzeko”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza