Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Txinbo espezie berria sortze bidean

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2212. alea
2009-12-27
alde 0    kontra 0

Txinboa (Sylvia atricapilla) txori-espeziea Alemanian eta Austrian ugaltzen da eta negu aldean Espainiara eta Portugalera emigratzen du. Edo zuen. Aditza bi eratan jartzearen arrazoia da azken hamarkadetan gero eta txinbo gehiagok jotzen dutela Erresuma Batura. Antza, migrazio-ohituren aldaketa horren jatorrian gizakiaren eskua dago. Erresuma Batuko parkeetan ohitura omen da txinboei jaten ematea eta horrek  aldaketak eragin ditu txori horien portaeran eta fisonomian, migrazio-distantzia txikiagoak eta jaki desberdinak dituztelako.

Gainera, Erresuma Batura joaten diren txinboek, nahiz eta gero Alemaniara edo Austriara joan ugaltzera, normalki Erresuma Batura migratzen duen beste txinbo espezie bateko kideekin sexu-harremanak dituzte, eta horrek genotipoan eraginik izan ez badu ere, fenotipoan aldaketa nabariak gertatzen ari dira. Alegia, geneak ez dira aldatzen, baina animalien kanpo-ezaugarriak bai.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza