Astekaria

 Bertso berriak 

Nork ez du lorerik entzun?

I Nork ez du lorerik entzun? Zein apain, zer edertasun ze ondo geratzen zaizun! “Zureak ere nahiko nituzke...” zuk ere lorez erantzun naizenaren harrotasun hortan berretsi nazazun ea laguntzen didazun.

Irudia

Aitor Mendiluze


2212. alea
2009-12-27
alde 0    kontra 0

II
Lehenengo begiraldian
distira buru erdian
ile falta agerian.
Neure buruaz beste egiten
hasi ziren aspaldian.
Lehengo multzo ugarian
emigranteak abian
itzultzekotan agian.

III

Goitik zenbat ile jausi
bekainak hainbeste hazi
bihurtu dira bi sasi.
Denborarekin beltzen artean
ile zuriak nahasi
lehenaz gain, luzatzen hasi
eta jada dira kasi
begiradaren orrazi.

IV
Begietara begia
utzi du hor ere ia
denborak bere egia.
Ziren hartatik gaur direnera
alde nabarmenegia:
lehengo distira erdia
ez dutela alegia
itzali zait aurpegia.

V

Sudurrak denen irria
nahi gabe erakarria
hain dago barregarria…
Zain gorriz bete eta bikoiztu
egin da bere neurria
zalantzan nago jarria
zer den, irudi berria
ala alarma gorria?

VI

Lepoarekin zer lana
honek ere zer esana
ziur emango didana!
Lepo gihartsu atletikoa
aspaldi da iragana
orain zintzilik darama

nire egoaren zama
a zer zakua daukana!

VII
Zail da begiak ixtea,
zail lepoari eustea,
zail berriz ilez janztea,
zail sudurrari gorria kendu
eta argalaraztea,
beraz, loreen eskea
hobe albora uztea
lehen entzunak sinistea!

VIII
Ustezko galai dotore
entzun arren mila lore
eman behar dut amore
ez didazunez egiten ustez
merezi hainbat ohore
ez begiratzea hobe
eta giltzapean gorde
agur ispilu traidore!

Doinua: “Ai hori begi ederra”.
IX. Balendin Enbeita bertso paper sariketako irabazlea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | Angel Erro | 2009-12-29 13:24:16

    Marlene Dietrichen 'Sag mir wo die Blumen sind' (Esadazu loreak non diren) melodian ere kantatzen saiatu naiz, arrakasta gutxirekin, eta pena da kontuan izanda Dietrichek zer bertsolari tankera ona daukan kanta horretan:

    http://www.youtube.com/watch?v=3jfQ867fgPs

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza