Astekaria

 Landareak 

Irakurleak galdezka: Barneko eta kanpoko landareak

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2212. alea
2009-12-27
alde 0    kontra 0

Kaixo Jakoba. Bidezkoa da etxe barruko eta etxetik kanpoko landareen arteko bereizketa egitea? Izan ere, berez naturan sortzen dira landareak, beraz denak dira etxetik kanpokoak, ezta? Nerea Sainz de Murieta (Sopela).

Kaixo Nerea. Landareak, denak zeuk diozun eran, kanpokoak dira, baina nongoak? Non da kanpo hori? Ez da gauza bera Larrabetzuko landare natural bat edo Tasmaniako bat. Espezie bakoitza bere baldintza ekologikoei lotua bizi da, toki bakoitzeko lurrari eta klimari, batik bat. Etxe barruetan urte osoan baldintza jakinak izaten dira, gutxi gorabehera: giro epela (15-25º artean) eta aire lehor samarra. Horregatik barruetan ditugun landareak naturan baldintza horiek ematen diren tokietatik ekarritakoak dira.
Eragin nabarmenena tenperaturak duenez, gehienak naturalki tropikoetakoak edo lurralde epeletakoak dira. Geurean kanpora aterako bagenitu neguko hotzekin ikaragarri sufrituko lukete. Era berean hemen kanpoan ondo bizi den landare bat, haritz bat kasu, etxe barrura sartuko bagenu ez litzateke luze biziko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza