Astekaria

 Gaiak 

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Finala zuzenean argia.com-en

Abenduaren 13an, finalaren jarraipen zorrotzena argia.com-en izango duzu: bertsoak, bertsoaldien komentarioak, protagonisten iritziak... Info7, bertsoa.com eta Argiak indarrak batu dituzte zuzeneko emanaldi osoena zuri eskaintzeko.

Estitxu Eizagirre

Estitxu Eizagirre


2210. alea
2009-12-13
alde 0    kontra 0

10:30ean hasi, eta txapela jantzi arte zuzenean bizi ahal izango duzu finala etxetik. Info7, bertsoa.com eta Argiaren elkarlanarekin, finalaren jarraipen osatua izango duzu: Interneteko telebista formatuan, bertsoak, bertsoaldien komentarioak, elkarrizketak... izango dituzu ikusgai.

Info7 irratiak txapelketa osoan egin duen moduan, bertsoaldiak komentatuko ditu, baina oraingoan ahotsaz gain, aurpegia ere jarriko dute. Hiru aditu hauen analisiak entzungo dituzu: Xabier Euzkitze eta Jokin Sorozabal arituko dira goizean, eta arratsaldeko saioa Sorozabalek eta Unai Agirrek aztertuko dute, Agin Rezola beti itzain dutela.

Bertsoa.com-ek txapelketa osoa zuzenean eman du, eta finaleko bertso eta publikoaren irudiak ere eskainiko ditu, BEC angelu guztietatik harrapatuta.

Eta berrikuntza, finaleko hainbat pertsonaia zuzenean elkarrizketatzea izango da (publikoa, kultur munduko protagonistak, bertsolariak...).

Final-ostean zortzi protagonistek eskainiko duten prentsaurrekoa ere zuzenean ikusiko duzu. On egin dagizula.

Argia.com-en izango duzu ikusgai finala zuzenean.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia