Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Euri-ura edangarria al da?

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2210. alea
2009-12-13
alde 0    kontra 0

Australian, Monash Unibertsitateko ikerlari talde batek euri-ura edangarria dela ebatzi du,  baina beti ere baldintza batzuk betetzen badira.

Australiako Adelaidan oso zabaldutako ohitura da euri-ura aprobetxatzea, hainbat lekutan ur-biltegiak ipiniz, edangarri bihurtzeko. Ikerlariek hiri horretako 300 boluntariorekin egin zuten ikerketa: batzuei ura iragazteko tresneria eman zieten, eta beste batzuei –haiek jakin gabe– ura ia iragazi gabe jasotzen zuen tresneria banatu zieten.

Urtebete eta gero, ikerketan parte hartu zuten guztiek osasun-maila bera zutela ikusi zuten; ez gastroenteritisa ezta beste gaixotasunik ere, ez ziren ugaritu euri-ur iragazia eta ia iragazi gabea edan zutenen artean.

Ikerlariek garbi adierazi dute lekuan lekuko egoera aztertu behar dela –kutsaduraz ari ote dira?–, baina ur edangarria falta den lekuetan, agian, oso konponbide interesgarria izan daitekeela euriarena baliatzea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza