Astekaria

 Bertso berriak 

Izoztutako soldatei jarriak

I Inoiz dardarka jarri baziren smokin eta korbatak kimu berdeak datoz krisian kitto zenbaiten lo faltak. Ensaio asko kostatutako malko ta elkartasun plantak esku leunak ta patrika bero izoztutako soldatak.

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


2209. alea
2009-12-06
alde 0    kontra 0
Jexux Mari Irazu
Jexux Mari Irazu (Dani Blanco)

II
Kargu publiko, aholkulari
eta zuzendari postu
guztiak ere langile finak
eta beharrezko kostu.
Soldatek eta eguraldiak
konbenioa adostu
behean lurrundu egiten dira
eta alturan izoztu.

III

Elkartasuna goi alde hortan
beti ibili da lerden
milaka milioi aurreztu, nonbait,
erdia balitz bederen…
Sarriren lagun izoztua lez
ejenplo emanaz hemen
bada ezpada, ez da esaten
zenbatean izozten den.

IV
Sindikalgintzan sinesten dut nik
baina ez dakit zer esan
hain sutsu ikusi ditudanean
zenbait konturen defentsan.
Asko denean, gutxi denean
beti alde onera etzan…
Zulo asko ta kiebrarik inoiz
izaten ez den enpresan.

V
Teilatupean txintxilik jarri

ta beti gora begira
goitik edanaz gizendu eta
punta beherantza tira.
Klima aldaketa etorriko al da?
Nola, kontua hori da…
Igual orduan goiko burruntzik
tantoka urtuko dira.

VI

Mundu honetan bizi gara ba
eta hauxe da garena
izotzak izotz ta hormak horma
krisi gorrian barrena.
Izotzak ere badu lagun bat
izotz beltza deitzen dena
hain justu ere ikusi ez eta
gehien erretzen duena.

Doinua: “Kontatutzera noa kontuak”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza