Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Edateko ura artsenikoz kutsatuta Bangladeshen

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2209. alea
2009-12-06
alde 0    kontra 0

Joan den mendeko 70eko hamarkadan, nazioarteko laguntzarekin, milaka putzu zulatu zituzten Bangladeshen, jendeak ur edangarria izan zezan. AEBetako MIT institutuko ikerlariek egindako txosten baten arabera, bertako biztanleek uholdeetatik babesteko egindako lanen ondorioz ur edangarriak artsenikoz kutsatu dira.

Himalaian artsenikoa dagoela eta Ganges eta Brahmaputra ibaiek, besteak beste, garraiatzen dutela aspaldi jakina zen, baina duela gutxi arte artsenikoa ibaietatik itsasora joaten zen bezala, orain artsenikoa ur edangarrietan nahasten da. Nola?

Bangladeshen, uholdeetatik babesteko etxeak lur-mailatik altxatzen dituzte lurrean zuloak eginez eta bertatik materiala atereaz. Zulo horiek material organikoz estaltzen dituzte eta denboraren poderioz material organikoak karbonoa sortzen du; karbonoaren bidez hainbat mikrobiok artsenikoa metabolizatzeko gaitasuna lortzen du, eta uretan disolbagarri bihurtzen du. Horrela, artseniko disolbagarria lurrazpiko urarekin nahastu eta ur edangarriak kutsatzen ditu. Arazo horri aurre egiteko, oraingoz putzu sakonagoak egitea proposatu da, 30 metrotik behera. Bestela, datozen urteetan hainbat minbizi mota izugarri ugaritu daiteke.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza