Astekaria

 Txandan 

Zientzia-hezkuntza...

Zientzia-hezkuntza... maldan behera doala, alegia. Zientziaz eta teknologiaz baldintzatutako gizartea omen gurea. Hau da zenbait pentsalari eta idazleri sarri entzun eta irakurri ohi zaien kexua. Zientzilariak eta teknologoak kezka dira, ordea, esparru honetako gero eta bokazio gutxiago delako eta zientziaren kontrako jarrerak nagusitzeaz gainera bidezidorrik errazenen aukera ugaltzen ari delako. Estatistikei bagagozkie, gure ongizatea zientzilarien eta teknologoen inbertsio, garapen eta berrikuntzari zor diegu batez ere. Komunikabideei jaramonik eginez gero, berriz, gizartean hitz egin letretakoek hitz egiten dute. Horregatik ez da samurra, esaten denaren eta egiten denaren arteko lotura aurkitzea. Hainbatek badaki zer egin nahi duen eta nahi duen hori egiteko gertu dago. Beste zenbaitek, ostera, ez daki sekula berak zer egin nahi duen, baina beti daki besteek zer egin beharko luketen. Inbertsiorik, garapenik eta berrikuntzarik nabarmenenak zientzietakoen eskutan daude, baina iritzi publikoa nahiz publikatua zientziatik eta teknologiatik urruti dira. Eta erabaki-postuetako agintaririk gehienek ez dute hezkuntza zientifikorik.

alde 0    kontra 0
Amatiño
Amatiño


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia