Astekaria

 Bertso berriak 

Beti Argia

Prentsa libre bizia beti Argia gora prentsa zaharra eta berria zorrotza eta gorria gozoa eta argia prentsa libre bizia beti Argia I Kaputxinoen esku oinez hasia Berpizkunde garaian mailaz jantzia behar zen Egunkaria etxean ernarazia beste mende baterako badut bizia

Pello Zubiria


Estitxu Eizagirre


2208. alea
2009-11-29
alde 0    kontra 0

II
Francok kolpez gintuen
denok ixildu
baina euskal jendea
ez zen kikildu
Herriak bizi nahi badu
inork inoiz ezin hil du
euskararen inguruan
guztiok bildu

III
Etxeraino paperez
dator hizkia
sarean munduari
leiho irekia
osoa eta txikia
euskarari atxikia
gozatuz informatzeko
badut astia

IV

Eraiki euskarazko
Euskal Herria
bakoitzak ekarririk
gure harria
zuen begi-belarria
behar den arnas berria
irakurleak zarete
nire aberria

V

Jende bakoitzak jarriz
bere izpia
taldean ontzen dugu
gogoz eztia
ekintzaile amestia
konpromisoan bustia
langileak du hitza ta
erabakia

VI
Inprenta behar zenez

hor dago Antza
informatikarako
Adurren gatza
Ametzaigaina osatuz
Luditoys ta Iametza
auzolana gure bide
eta ametsa

VII
Azal eta mamia
denez ogia
kolorez alaitzen dut
zuen begia
kontatu ondo egia
osoa ta ez erdia
independentzia baita
ederregia

Doinua:
“Zapi zuri honekin jolasten gera”.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza