Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2207. alea
2009-11-22
alde 0    kontra 0

Nafarroako Antzerki Eskolako ikasleek eta antzerki munduko langileek kezka azaldu dute zentroaren etorkizuna dela-eta. Nafarroako Gobernuak 2010erako prestatu dituen aurrekontuetan, NAEri diru-laguntza erdira jaistea aurreikusi du eta hori hala bada, egoera jasanezina izango dela eta zentroak bizirik jarraitzea zaila izango dela esan dute.

 

BataKlon ahari gaztearen abenturei segida ematen dien liburua plazaratu du Alberdaniak, BataKlon Ilargialden. Sylvet Carok idatzi du liburua eta ilustrazioak Marko Armspachek egin ditu. Euskarazko itzulpena berriz Kattalin Totorikarena da. Txalapartak, bestalde, Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi plazaratu du, Marizipriztin ipuin klasikoaren bertsioa. Neskatila aske agertzen da, bere erabakien jabe; ez du printze urdinari lotzeko eta takoietan ibiltzeko asmorik. Nunila Lopez eta Myriam Camerosen liburua Itziar de Blasek eta Mikel Garmendiak euskaratu dute.

 

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia