Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Etiopian lurra zartatzen ari da

2005ean, 56 kilometroko luzera duen pitzadura sortu zen Etiopiako Afar basamortuan. Egun gutxi batzuetan 600 metroko pitzadura jada bazegoenez, gertaera hori oso interesgarria izan da geologoek itsas azpiko zenbait gertakari hobeto ulertzeko. Normalki, pitzadurak oso lotuta egoten dira lurrikarekin, eta hemen azaltzen ari garena ere ez zen hasieran behintzat salbuespena izango. Lurrikara txiki askok lurra zartatzea eragin dezakete, baina Etiopiako gertaera honek Dabbahu sumendiarekin zerikusia dauka. Sumendi horrek, laba kraterretik bota beharrean, lur azpian sortu zuen bidea, ibai gisa, eta hura hoztean lurra zartatu zen. Antza denez, antzeko gertaerak izaten dira itsas azpian. Badirudi aktibitate sismikoari sumendien jarduera gailentzen zaiela. Afar basamortuan hiru plakak topo egiten dutenez, zartadura ugari ikus daiteke lurrazalean. Zientzialarien ustez, prozesu geologiko horren amaieran ozeano berria sor daiteke.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2207. alea
2009-11-22
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia