Astekaria

 Denboraren makina 

Emakumezko gondola gidaria, 900 urte eta gero

Venezia 120 uharte txikiz osatua dago, eta duela 900 urte gondolak erabiltzen hasi ziren garraiobide moduan. Azken mendean garraioa modernizatu eta motordun ontziak nagusitu dira hirian, baina gondolak erabiltzen dira oraindik turismorako. Gondolak gidatzeko lanbidea gizonei mugatua egon da orain artean, baina berriki egindako probetara hiru emakume aurkeztu ziren eta horietako batek lanpostua lortu du. Giorgia Boscolo du izena Veneziako lehen emakumezko gondola gidariak, 23 urte ditu eta aita ere gondolaria du. Dante aitak dioenez, “gondola eramateko indarra baino garrantzitsuagoa da esperientzia, eta Giorgiak bizitza osoa darama gondola gainean”.

Nagore  Irazustabarrena

Nagore Irazustabarrena


2207. alea
2009-11-22
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia