Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-11 16:50:33
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Zientzia eta teknologia

2009-11-22 -- 2207.zenb

Joxerra Aizpurua

2005ean, 56 kilometroko luzera duen pitzadura sortu zen Etiopiako Afar basamortuan. Egun gutxi batzuetan 600 metroko pitzadura jada bazegoenez, gertaera hori oso interesgarria izan da geologoek itsas azpiko zenbait gertakari hobeto ulertzeko. Normalki, pitzadurak oso lotuta egoten dira lurrikarekin, eta hemen azaltzen ari garena ere ez zen hasieran behintzat salbuespena izango.

Lurrikara txiki askok lurra zartatzea eragin dezakete, baina Etiopiako gertaera honek Dabbahu sumendiarekin zerikusia dauka. Sumendi horrek, laba kraterretik bota beharrean, lur azpian sortu zuen bidea, ibai gisa, eta hura hoztean lurra zartatu zen. Antza denez, antzeko gertaerak izaten dira itsas azpian. Badirudi aktibitate sismikoari sumendien jarduera gailentzen zaiela.

Afar basamortuan hiru plakak topo egiten dutenez, zartadura ugari ikus daiteke lurrazalean. Zientzialarien ustez, prozesu geologiko horren amaieran ozeano berria sor daiteke.

Joxerra Aizpurua

Bakterioen belaunaldi berriak ordubete eskasean sor daitezke. Horretaz baliatuz, Holanda eta Zeelanda Berriko hainbat ikerlarik oso denbora laburrean gertatutako mutazio genetikoak behatu ahal izan dituzte, 52 minuturo banatzen diren Pseudomonas Fluorescens bakterioak aztertuta.

Hainbat bakterio multzo kokatu zituzten inguru eta baldintza desberdinetan, eta belaunaldi bakoitza ezaugarri desberdinekin sortu zela ikusi zuten. Oro har, genotipo berekoak –gene talde berekoak– dira, baina fenotipo desberdinekoak, alegia, ezaugarri desberdinekoak.

Beste hitz batzuekin esanda, genotipoak belaunaldi kopuru dezentekoa behar du aldaketak izateko, baina fenotipoak belaunaldi bakarra baino ez du behar inguru berrira egokitzeko.

Joxerra Aizpurua

Askotan kolorea zerbaiten ezaugarria dela pentsatzen dugu: etxe zuria, bizikleta berde, eta abar. Baina ikerketa batek aditzera eman duenez, koloreen pertzepzioa aldagarria da, begietan edota garunean gertatzen diren prozesu biologikoen araberakoa.
- http://ttiki.com/7764 (Gaztelaniaz)

Joxerra Aizpurua

Metanoa bigarrena da berotegi-efektuan erantzukizuna duten gasen artean, eta 2007-2008 urteetan haren kopuruak hazkunde handia izan zuen aurreko urteekin alderatuz. Badirudi horren arrazoia Artikoko tenperatura altuak eta Tropikoetako euri-jasa handiak direla.
- http://ttiki.com/7765 (Gaztelaniaz)

Joxerra Aizpurua

Montrealeko (Kanada) ospitale bateko ikerlari talde baten arabera, gauez aritzen diren langileek lana amaitu aurretik ohituraz hartzen duten kafeari uko egin beharko liokete, etxera joan eta lo egin nahi badute.
- http://ttiki.com/7766  (Frantsesez)

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan