Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-11-22 -- 2207.zenb

Castillo Suarez

Castillo Suarez

Garai batean “Zure bizitza birdekora ezazu” esaten ziguten Ikean. Aldatu zure etxea, aldatu zure bizitza. Goitik behera. Aldatu etxeko altzari guztiak eta berriak erosi. Kontsumitu, finean. Izan ere, ezer ez da betiko. Dena da aldagarria, areago, dena aldatu behar da. Ondotik, “Ongi etorri zure etxeko errepublika independentera” esaten ziguten, eta gurasoen etxetik joatera gonbidatzen gintuzten, eta, ezin baldin bagenuen, gurasoen etxean genuen gelan independizatzera. Atea itxi eta gure etxea izanen genuen, eta ez beste inorena. Altzari merkeen bidez gure esparrua konkista genezake. Egun “2ren tokian 3 kabitzen dira” esaten digute. Batzuk gurasoen etxera bueltatu garelako, gurasoei utzi genien gela birkonkistatzera. Logela eta egongela, ahal bada. Ezin genuelako alokairua ordaindu. Bikotekidearekin utzi genuelako eta hura geratu zelako biona zen etxean. Gure espazio propioa sor dezakegula sinestarazten digute Ikeakoek, gurea eta ez beste inorena. Ikeak egiten gaitu nor. Ikeak egiten gaitu guregain. Ikeak egiten gaitu libre. Ustez.

hemeroteka

2206. zenbakia | 2009-11-15
2205. zenbakia | 2009-11-08
2204. zenbakia | 2009-11-01
2203. zenbakia | 2009-10-25
2202. zenbakia | 2009-10-18
2201. zenbakia | 2009-10-11
2200. zenbakia | 2009-10-04
2199. zenbakia | 2009-09-27
2198. zenbakia | 2009-09-20
2197. zenbakia | 2009-09-13

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan