Francisco J. Rubia ::Zer da zure burmuinari buruz dakizuna? 60 galderari, 60 erantzun
Gaiak
orrialdeak ::272
prezioa ::22€
Gaiak argitaletxeak Francisco José Rubiaren liburu bat euskaratu du: Zer da zure burmuinari buruz dakizuna? 60 galderari, 60 erantzun. Liburua gida ona izan daiteke askotan bururatu izan zaizkizun, eta inork erantzuten asmatu ez dizkizun galdera horientzat. Berbarako: Zergatik egiten dugu amets? Egia al da koloreak usaintzen dituzten pertsonak daudela? Benetan gure adimen-ahalmenaren %10 baino ez dugula erabiltzen? Ezkertiak inteligenteagoak ote dira eskuinak baino? Rubiak liburuan emandako azalpenei esker jakingo dugu galdera eta teoria horietako batzuk erabat faltsuak direla... baina batzuk egiazkoak ere bai.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa