Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2206. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Durangoko Azoka hurreratzen doan heinean, disko eta liburu berrien aurkezpenak ugaldu egin dira. Diskoei dagokienez, honatx azken egunotan plazaratutako nobedeetako batzuk: Bizitzari txistuka (Betagarri. Elkar), Heldu eskutik (Iñaki Etxezarraga Etxe. Baga Biga), Cymeus (Pantxoa Bergara Xabaltx. Agorila) eta 16 lore (Gari. Elkar). Barricadak ere disko berria du: La tierra está sorda (Warner Music).

 

David Cox kanadar gaztea euskara ikasten ari da Internet bidez. Euskal musika oso gustuko du, eta hamarkadako Top 10a egitea ausartu da: “Hemen daude milurteko Euskal diskorik garrantzitsuenetako batzuk, entzun ditudan hamarkada honetako euskarazko ehunka lanen artean aukeratuak. Bikaintasuna, eternitatea, ospea eta kritikaren oniritzia uztartzen dituzte”: 1. Maren (Kepa Junkera), 2. Maite Zaitut (Pirritx eta Porrotx), 3. Nomadak TX (Oreka TX), 4. Desertore (Oskorri), 5. Xoriek 17 (Mikel Laboa), 6. Itsas Ulu Zolia (Benito Lertxundi), 7. Hamar T'erdietan (Ruper Ordorika), 8. Gelditu Denbora (Ken Zazpi), 9. Disko Infernu (Gatibu) eta 10. Libre (Berri Txarrak).

 

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia