Astekaria

 Landareak 

Irakurleak galdezka: Borraja & mimosa

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2206. alea
2009-11-15
alde 0    kontra 0

Kaixo Jakoba, galdera hauek egin nahi nizkizuke: Tolosaldean ondo ematen al du borraja landareak? Noiz  aldatzen da? Zein baldintza behar ditu? Eta bestetik, mimosa etxe ondoan ez aldatzeko entzun izandu dut.  Sustraiak oso luze eta sendoak al ditu ba? Aldez aurretik mila esker. Regina Tolosa (Amezketa).

Kaixo Regina. Borrajak oso ondo emango dizu. Klima arazorik ez du izango eta zenbat eta lur hobean jarri landare ederragoa haziko da. Udaberri hasieran erein edo aldatu. Ez du aparteko behar berezirik. Borrajak badu, ordea, ugaltzeko ikaragarrizko erraztasuna. Landareren bat loratzen uzten baduzu inguruak ederki kolonizatuko ditu. Hori, badakizu, ona bezain txarra izan daiteke...
Mimosa, berriz, urzale amorratua da eta hodietan sar daiteke. Gaur egungo hodi, horma eta abarrekin, ordea, ez dut uste azarorik sortuko lizukeenik. Badaezpada, baina...

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza