Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Gidari txarra izatea gene kontua ote?

Errepidean, egunero ez bada, askotan topo egiten dugu sustoren bat eman edo tontakeriaren bat egiten duen norbaitekin. Batzuek barkamena eskatzen badute ere, beste hainbeste dira egindako hutsa onartzen ez dutenak. Kaliforniako Unibertsitateko ikerlari batzuek, talde-portaerak aztertzen ari zirela, kasualitatez emaitza harrigarriak topatu zituzten automobila gidatzeko erari buruzko proba batzuetan. Aipatzen ez duten gene batean aldaketak zituzten pertsonek  besteek baino emaitza kaxkarragoak –%20 kaxkarragoak, hain zuzen– lortzen zituzten gidatzeko baimena eskuratzeko testetan. Azterketa AEBetan egin zuten, eta aztertutako populazioa txikia da edozein ondorio zientifiko fidagarri ateratzeko, baina kontuan hartzen badugu AEBetako populazioaren %30ak aldaketak dituela arestian aipatu genean, gidaritzako modua arakatzeak uste baino emaitza interesgarriagoak izan ditzake; izan ere, gene-aldaketak memoria galerarekin zerikusirik duelakoan baitaude.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2206. alea
2009-11-15
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia