Astekaria

 Txandan 

DBK

Izan zitekeen, baina ez da, nik dakidala behintzat, banketxe edo aurrezki kutxa berri bat, ezta saskibaloiko talderen baten esponsor berria ere. Alderdi politiko berri bat ere ez da, baina bai alderdi politiko guztiek, diren kolorekoak direlarik ere, agintera iritsi orduko deskubritzen bide duten orotariko errezeta miragarria: debeka, debeka eta debeka! Liluratuta ikusten ditut nik agintedunak jostailu berriarekin, eta, aldez behintzat, ulertzekoa ere bada: merkea da oso, erabil erraza, eta luzimendu handikoa. Arazoa bere horretan geratzen da, jakina, baina alde ederreko itxura hartzen du, eta hori da axola duena. Horixe egin ziguten tabakoaren legearekin, eta horixe egin nahi digute orain bizikletarekin ere. Donostiako alkateak harro arraio aldarrikatu duen bezala, espaloian dabiltzan txirrindulariei isuna jartzeko eskatuko die udaltzainei. Kontua da, alkate jauna, horrelako neurriekin aurki lurpean –edo hegan– ibiltzen hasi beharko dugula hirian bizikletaz ibiltzen aspaldi tematu ginenok. Eta, alfer-alferrik dela jakingo ez banu, honako iradokizun hau egingo nizuke: hirian behar bezala ibiltzeko moduko bidegorri sarea osatu arte behintzat utzi isunak alde batera. Bestela nekez sinetsiko dizut nik benetan nahi duzunik jendea hirian bizikletaz ibil dadin.

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2206. alea
2009-11-15
alde 0    kontra 0
Joxerra Garzia
Joxerra Garzia


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia