Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Kiotoko Protokoloaren akatsei kritikak

Karbono dioxidoaren hazkundeari aurre egiteko gero eta onartuagoa dago Kiotoko protokoloa. Bertan, besteak beste, isunak aurreikusten dira isurpen-mugak hausten dituztenentzat, baina hobariak egon badaude, hala nola, bioenergiak sortzen dutenek era horretan sortutakoa kendu dezakete urtero ekoiztutako CO2 kopurutik. Timothy Searchinger AEBetako Princeton Unibertsitateko ikerlariak garbi adierazi du bioenergiak deskonturako balio badu, laster ikusiko ditugula munduko basorik zaharrenak desagertzen, egurra errez lortutako energiak desgrabatzen baitu. Jerry Melillo AEBetako Marine Biological Laboratory-ko ikerlariaren arabera, gaur egun elikagaiak ekoizten dituzten lur sailak bioenergia sortzaile bilakatuko dira. Elikagai gutxiago ekoiztuko da energia sortu ahal izateko. Baina, nola kontuan hartu zuhaitzak botatzearen efektua, edo lurrak kalifikazioz aldatzearena? Ez da erraza, eta horregatik gero eta ikerlari gehiago bioenergia terminoa Kiotoko Protokolotik desagertzearen aldekoak dira, edo hobe esanda, bioenergia sortzeagatik karbono dioxidoaren emisio globaletik deskontuak egitearen aurkakoak.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2205. alea
2009-11-08
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza