Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Itsasoak bereganatutako hiririk zaharrena

Grezian, Peloponesoko itsaso azpian, Pavlopetri dago, ia 100.000 metro koadro betetzen dituen hiria. Nic Flemming arkeologo britainiarrak topatu zuen 1967. urtean, eta orduz geroztik Brontze Aroko hiria zela –hau da, orain 4.000 urtekoa edo– pentsatu izan da. Orain gutxi, Flemmingek berak, beste hainbat ikerlarirekin batera, Pavlopetriren inguruko mapak egiten hasi eta topatutakoa aztertu du. Lortutako datuekin hiriaren adina handitu egin da, orain uste baita 6.000 urte igaroko zirela hura desagertu zenetik. Ikertzaileek ez dute uste itsas mailaren hazkundea izan zenik hiria murgiltzearen erruduna. Lurrikarei edo bestelako gertaera naturalen bati egozten diote erantzukizuna, baina oraindik goiz samar da edozer gauza baieztatzeko.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2205. alea
2009-11-08
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza