Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2205. alea
2009-11-08
alde 0    kontra 0

Elena Irureta aktoreak UK aldizkarian: "Antzerkian 25 urtetan ez da ezer-ezer igo, nik azkena kobratu dut Txirri, Mirri eta Txiribitonekin kobratzen nuen bezalaxe. Telesailetan apurka, bakoitzak berea egiten du eta ahal duen bezala, baina hor ere ez da hainbeste igo, antzeko (...) ‘Honetaz ezin da bizi’ esaten dugunean, hainbatek erantzuten digu: ‘noski!’. Noski ez. Ni bizi izan naizelako! Eta bizi izan garelako orain 20 urte; gaur egun ezin da".

 

Unai Elorriaga idazleak Diario Vascon: "Sari horrek [Espainiako Narratiba Sari Nazionala] bulartu egiten zaitu, hauspotu. Gero badaude zenbait kontraesan: batzuek, handik aurrera idazten duzun guztia ona dela esaten dute; beste batzuek, kontrakoa: idazle hau saritua denez, hemendik aurrera egurra emango diogu. (...) Kritika onei ez diezu hainbeste erreparatzen. Kritika txarra, tira... baina kritika txarra eta gainera errespeturik gabe denean, tonu itsusian... horrelakoak Interneten izaten dira. Eta pentsatzen dut nirekiko: hemen lau urte eman ditut nik eta igoal ez dut asmatu, baina aizu, niri errespetuz esan gauzak!".

 

 

Xabi San Sebastian musikariak Entzun.com-en: "Zinean, musika irudien zerbitzuan jarri behar duzu. Ez da ikuslearen atentzioa musikara eraman behar baizik eta musika irudiak osatzeko erabili. Delikatua da eta zuzendariaren esanetara egon behar da. (...) Gauzak ateratzen dira [zuzenean jotzeko] baina panorama nahiko saturatua dagoela dirudi. Eta krisialdi garai honek ez du laguntzen...".

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia