Astekaria

 Txandan 

Zorionak, Kirmen

Hemengo letra txikiak gero eta handiagoak direla badakigunontzat, euskal idazleek mugaz gaindi jasotako aitorpen oro da gure literaturari egindako aitorpena, eta aurrera segitzeko akuilua. Zorionak, Kirmen, asko poztu gara. Saria jasotzerakoan apal gogoratu zinen lagunetaz –bitsetan egongo da Urdangarin–, eta zoli defendatu zenuen zure lana inbidiaren eta sikatearen kontra. Utzidazu gauza pare bat esaten nire bizipozetik, eta ez egidazu txartzat hartu: Bilbao-New York-Bilbao, beste literatur lan guztien antzera, batzuei gustatu zaie eta beste batzuei ez. Ez dago saririk irakurlearen barru-barruko uste hori alda dezakeenik. Aurreiritziak norberagan be egoten dira askotan. Bestalde, kritikoak ere irakurle dira, eta liburu batzuk beste batzuk baino gehiago ponderatzen dituzte. Argi dagoena da eurak be saiatzen direla lana ahalik eta prestutasun handienagaz egiten. Gogora ezazu, eta ahal baduzu zeure buruari sarri esan, saria zurea dela Kirmen. Edo gurago baduzu bidaide izan dituzun guztiena, edo gure hizkuntzarena. Baina musu-laztanka datozkizunez honez gero agintariak, kontuz ibili beharko duzu: dakizunez, mailega ezin dezaketenaren interesak kobratu nahi izaten dituzte. Baina agintariak etorri datoz eta joan doaz, eta idazleok hemen egongo gara. Normalean, idazten.

Igor Estankona

Igor Estankona


2204. alea
2009-11-01
alde 0    kontra 0
Igor Estankona
Igor Estankona


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia